Yoga doktrina filosofiko bat da, non bertatik eratorritako kontzentrazio teknika multzoak, kontrol fisiko eta mental handiagoa lortzeko praktikatzen diren. Ariketa bakoitza egiteko gorputz jarrera jakin bat hartzen da eta batzuetan, jarrera honi mugimendua gehitzen zaio. Jarrera eta mugimendu hauetan zehar luzaketa, arnasketa eta meditazio ariketak egiten dira.