• Saltar a la navegación principal
  • Saltar al contenido principal
Majori Altamira

Majori Altamira

Majori kiroldegiko webgunea

  • CALENDARIO Y HORARIOS
  • TARIFAS – HAZTE SOCIO
  • ¿QUE HAY PARA VER?
  • ENTRENAR DESDE CASA
  • CONTACTO
  • EUS

Zer da Haurdunen igeriketa AIPAP (R)?

Pelbiaren eta orokorrean gorputzaren uretako prestakuntza da. Erditzean parte hartzen duten giharrak, tendoiak eta ligamentuak lantzen dituen programa da. Gorputzeko atal guzti horiek lantzean erditze lana eta erditzeko posturak errazten dira.

AIPAP metodoan espezializatutako emagin batek antolatu, diseinatu eta koordinatutako saioak dira eta saio guztiak emagin batek ematen ditu.

ONURAK:

  • Erditze normal bat (eutozikoa) izateko aukera gehiago dago. Metodo honekin prestatzen diren emakumeen %98ak erditze normal bat izan ohi du.
  • Urak eskaintzen duen flotazioak eta mugimenduak eta flexibilitatea errazten ditu.
  • Indarra, elastizitatea eta zirkulazioa hobetzen dira.
  • Haurraren garuneko garapenean laguntzen du.
  • Haurdunaldiko diabetea eta hipertentsioa izateko arriskua gutxitzen ditu.
  • Haurdunaldian jasan ohi diren molestiak (lunbarretako mina, ziatika,… ) arintzen ditu.
  • Endorfina gehiago askatzen da eta horrek haurraren eta emakumearen ongizatean eragin positiboa du.

EGUTEGI ETA ORDUTEGIA

BAZKIDEAK: 100,00€ - EZ BAZKIDEAK: 150,00€

EGUTEGIA JEITXI

OHARRA: 7:00 - 17:00 ordutegietan %10eko deskontua aplikatuko da.

ERRESERBATU ZURE LEKUA APP-AREN BIDEZ

Facebook Youtube Instagram

  • Aviso legal
  • Politica de privacidad
  • Reglamentación